Kalamu klubak arautzeko ia biderik ez duela esan dio Espainiak Jaurlaritzari

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Kalamu erretzaileen klubak arautzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak ez dute ia batere eskumenik. Espainiako Gobernuaren Drogei buruzko Plan Nazionalaren ordezkariak, Francisco Asis Babinek, ohartarazpen hori egin du. Eusko Legebiltzarrak kalamu kluben jarduera arautzeko antolatu duen batzordean izan zen atzo Asis Babin. Marihuana landatzea, biltzea eta marihuana bera zein haren deribatuak banatzea edo saltzea delituak dira, eta zigortuak daude, Asis Babinen hitzetan. Beraz, jarduera horiek arautu nahi izatea guztiz ezinezkoa da. Kalamua modu kolektiboan landatzea ere delitua dela esan du; droga trafikoaren parekotzat jotzen du legeak eta, beraz, kartzelarekin zigor daitekeela oroitarazi du.

Hala ere, baldintzapen juridiko horiek guztiak aintzat hartzen badira, posible izango da arlo pribatuan eremu batzuk arautzea, pertsonek marihuana kontsumi dezaten, Espainiako Gobernuko ordezkariaren esanetan. Droga mendekotasunak dituzten pertsonek talde txikietan eta «tarteka» erre ahal izango lukete era horretara: «Drogetara iristeari erraztasunak emanez gero, kontsumoak gora egiten du berehala, eta gaixotasunen zama handitzen da gizartean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.