Kale eraso bat egotzita auzipetu dute Cachorro

2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
MADRIL. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kale eraso bat egin izana egotzita auzipetu du Igor Cachorro. Zehazki, 2008ko maiatzaren 7an Barakaldoko kutxa automatiko bati su ematea egotzi dio. Erasoa gertatu zenetik ia hiru urte igaro diren arren, ADN froga bat hartu du salaketa egiteko oinarri. Segiko kide dela eta hori akusaziorako froga dela ere esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.