Kale erasoak izan dira bart Euskal Herrian: Nafarroan (Iruñean eta Atarrabian), Araban (Gasteizen) eta Bizkaian (Durangon).
Iruñean, Mutua Navarra aseguru etxearen egoitzaren eta Nafarroako Gobernuaren Lan Osasun Institutuaren kontra egin dute goizeko ordu batak eta erdi aldera, molotov koktelen-ekin, Landaben poligonoko E karrikan. Mutua Navarraren egoitzako leiho bat puskatu egin da eta barruan kalte batzuk izan dira; eraikina belztuta geratu da. Han ondoan, Osasun Institutuaren egoitzaren kontra ere egin dute; erasoak kalteak eragin ditu leiho batean.
Atarrabian, Correosen bulegoak erasotu dituzte molotov koktelen bidez. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera, eraikina belztu egin da erasoaren ondotik, eta ez da gehiago gertatu.
Gasteizen, goizeko ordubatak pasatxo zirela, molotov koktelak bota dituzte Caja Vital eta BBVAren kutxazain automatikoen kontra Bilbo Plazan, baina ez dute su hartu. Ondoan zegoen edukiontzi batek bai.
Durangon EAJren egoitzaren aurka egin dute, pintura botaz. Beira batzuk apurtu egin dituzte, halaber.
Kale erasoak izan dira Iruñean, Atarrabian, Gasteizen eta Durangon
Aseguru etxearen bulegoa, Lan Osasunaren egoitza, kutxazain automatikoak, Correosen bulegoa, eta EAJren egoitza erasotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu