Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinak iragarri du bere gobernuak neurriak hartuko dituela «kalean terrorismoa goratzea eragozteko», uda honetan hainbat herritan «ETA talde terroristako presoak goratzen zituzten pankarta, lelo eta idatziak» agertu direlako. Foru Gobernuaren asteroko bileraren amaieran hitz egin zuen hala atzo. «Erne egon behar dugu, ETAren ingurukoek Bilduren eskutik Nafarroan birkonkistatu nahi dituzten inpunitate eremu horiei aurre egiteko», esan zuen Barcinak.
«Uda honetan Nafarroako hainbat herritan ibili diren guztiek ikusi dituzte halako pankarta, pintaketa eta leloak. Irain larria dira terrorismoaren biktimentzat eta demokrata ororentzat», nabarmendu zuen lehendakariak. Hartuko dituzten neurriak egunotan iragarriko dituztela ere esan zuen Barcinak.
«Kalean terrorismoa goratzea» eragotziko duela esan du Barcinak
«ETAren ingurukoak Bilduren eskutik» doazela esan du Nafarroako lehendakariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu