Kaltetuen eskariak aztertzea eskatu die Txarolak epaileei

2012ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarola pozik azaldu da hipoteka ordaindu ezin duen pertsona baten kasuari buruzko lehen epaiketa egin delako Gipuzkoan. Txarolaren ustez, halako kasuetan derrigorrean egin beharko lirateke ahozko epaiketak. «Epaile batek pertsona bat edo familia bat etxerik gabe utzi behar badu, aurretik haiei entzun behar die. Kaltetuek eskubidea izan behar dute beren eskariak egiteko, Izan ere, etxebizitza bat izatea oinarrizko eskubide bat da». Stop Kaleratzeak-en gisako elkarteen lana nabarmendu du Txarolak. «Ez da bidezkoa, gizakien eskubideez ari garenean, legeak banketxeen probetxurako egitea. Gizartearen ongizatea gainetik dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.