22 urte preso egon eta gero, Kandido Zubikarai preso ondarrutarra kalean egongo da gaur gauerdia orduko, Ondarroako Hitzak jakinarazi duenez. Zubikarai Villenako espetxean (Castello, Herrialde Katalanak) egon da azken urteetan. 1989ko apirilaren 16tik dago preso Zubikarai, eta zigorraren hiru laurdenak beteta 2001ean behar zuen libre. Zigorra osorik betearazi zioten, ordea, eta behin hori bete zuenean, 2006an, Parot doktrina ezarri zioten, zigorra beste bost urtez luzatuz. Iñake Goñi presoaren emazteak 2006an salatu zuen horrelako erabaki batek jota uzten dituela ingurukoak.
Kandido Zubikarai gauerdian utziko dute libre 22 urtez preso egon ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu