Kantonaletako bozetarako 72 zerrenda dira Ipar Euskal Herrian hautagai

Zerrendak aurkezteko epea itxi dute herenegun; soilik zerrenden %25ek dute emakume bat hautagai

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Martxoan iraganen diren kantonamenduetako hauteskundeetan 72 hautagaien artean ukango dute hautua Ipar Euskal Herriko hamar kantonamenduetako bozkazaleek. Herenegun 16:00tan zuten zerrenden aurkezteko azken epea Pirinio Atlantikoko departamendu mailan, eta guztira 157 hautagai dira, 2004ean baino bi gutxiago.

Abertzaleak azken aldietan bezala presente dira, EH Bai koalizioaren baitan AB, Batasuna eta EA, eta lehen aldikotz EAJ ere aurkezten da bakarrik. Bestalde, eskuin muturreko Frente Nazionala, eskuineko UMP, Forces 64 zentristak, Alderdi Sozialista, Ezkerreko Frentea eta Europe Ecologie Berdeak dira hautagai. Izan daiteke ere etiketarik gabeko hautagai independenteak egotea.

%25ek emakume bat buru

Emakumeei utzi toki eskasa begibistakoa agertzen da, zerrenden osaketa begiratuz gero. Ipar Euskal Herriari doakionez soilik zerrenden %25ak dute emakume bat hautagai.

Baiona iparraldean, ekialdean, mendebaldean, Miarritze mendebaldean, Angelu iparraldean, Bastidan, Hazparnen, Garazin, Iholdin eta Atharratzen dituzte bozketak martxoaren 20ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.