Karlos Martin eta Sandra Barrenetxea presoak, aske
MADRIL. Iazko urrian zigorra osorik betetzeko espetxeratu zuten Karlos Martin Lasarteko presoa atzo atera zen Martuteneko kartzelatik, zigorra kitatuta. Bestalde, 2010eko irailean Guardia Zibilak Ekin erakundeko kide izatea egotzita atxilotu zuen Sandra Barrenetxea bilbotarra baldintzapean askatu dute, 15.000 euroko bermea ordainduta. Atzo zen ateratzekoa Murtziako espetxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu