Purdy Quentir Westminster-ko (Ingalaterra) Auzitegiko epaileak kartzelara sartu ditu, ETArekin lotura dutelakoan, atzo Sheffielden atxilotu zituzten hiru euskal herritarrak: Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz. Hirurek uko egin zioten deklaratzeari, eta asteartera arte behin-behinean preso egongo dira, Quentir epaileak erabaki duenez. Orduan berriro eramango dituzte epailearen aurrera. Espainiak estradizio eskaera egina du eta astearteko saioan erabaki daiteke horri buruzkoa.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen euroagindua dela-eta atzeman zituzten, Guardia Zibilak martxoaren bukaeran Donostia komandoa-ren kontra egindako operazioarekin zerikusia dutela iritzita.
Donostiarra da Albisu, bilbotarra Lopez eta iruñearra Ruiz. Mobilizazioak egin dituzte atxiloketen kontra, eta gaur ere egingo dituzte. Donostian atzo 150 lagun elkartu ziren manifestazioan, eta gaur Bulebarretik abiatuta beste bat egingo dute, 20:00etan hasita. Bilbon atzo presoen aldeko elkarretaratzean Lopez gogoan izan zuten. Iruñean, Errotxapea auzoan, elkarreratatzea egin zuten atzo, eta gaurko beste mobilizazio bat deitu dute, 20:00etarako.
Kartzelara sartu dituzte Ingalaterran atxilotutakoak
Epaileak erabaki du Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz behin-behinean preso sartzea asteartera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu