Kataluniako Parlamentuak 2007an onartu zuen, legez,biktimen oroimena berreskuratzeko, omentzeko eta bultzatzeko erakundea sortzea. PSC, ERC eta ICV-EUiAren aldeko botoekin, CIUren abstentzioarekin eta PPC eta Ciutadansen aurkako botoekinaurrera egin zuen lege proiektuak. Kataluniako Generalitateak 2010eko martxoaren 20an inauguratu zuen Memorial Democratic izeneko zentroa, Bartzelonan.
Botere publikoek «oroimen demokratikoa» babestu aldera Espainiako Estatuan sortu den aurrenekoinstituzioa da. Katalunian 1931tik 1980ra bitartean izandako biktimen «oroimen demokratikoaren» alde politika publikoak sustatzea du helburu zentro horrek. Hala, II. Errepublika, Gerra Zibila eta frankismo garaiko biktimak aintzat hartzen ditu, hala nola, erbestera joandakoak, eta motibazio politikoak,kontzientziak edota erlijioak eragindakoak. Biktima horien guztien errealitatea ezagutarazi nahi du.
Urtetan, Katalunian biktimen aldeko politika publikoen alde lanean aritu direnmemoria historikoarekin lotutako elkarteek lagundu dute «oinarri zibiko eta zientifikoa» duen zentroa sortzen. Halaber, haien ekarpena ezinbestekoa izan da Kataluniako gobernu ezberdinek biktimekiko jorratu dituzten politikak zehazteko orduan,Ignasi Cerda Memorial Democratic-eko programazio arduradunak BERRIA-ri adierazi dioenez.
2002. urtea mugarria izan zen Katalunian memoria demokratikoaren aldeko politika publikoei dagokienez. Orduan, frankismoaren preso ohien elkarteak Bartzelonako Liceo antzokian egindako ekitaldian Memorial Democratic bezalako erakunde bat sortzea eskatu zuen. Ordutik, zentroaren jarduera estuki lotuta dago errepresioaren biktimen elkarteen dinamikei.
Besteak beste, errepresaliatutako pertsonak artatzeko unitatea martxan jarri du zentroak. Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimei eta haien senideei arreta eskaintzea du helburu, hainbat zerbitzuren bitartez. Batetik, desagertutako pertsonen inguruko ikerketak abiatzen dituzte, eta Gerra Zibilaren eta diktaduran desagertutako pertsonen errolda osatzen dute. Bestetik, biktima horiei aholkularitza juridikoa eskaintzen zaie, tartean, kalte ordainak jasotzeko tramitazioa kudeatuta.
Kataluniako zentroa, estatuan aitzindari
Kataluniako Generalitateak joan den urtean zabaldu zuen Memorial Democratic izeneko zentroa. 1931tik 1980ra Katalunian izandako biktimen errealitatea ezagutzera eman eta haien «oroimen demokratikoaren» alde politika publikoak sustatzea du helburu nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu