Herri Urrats

Ken Zazpi, Zea Mays, bertsolariak, bazkariak, magoak... dena prest aintziraren bueltako festarako

Guztientzat moduko egitaraua prestatu dute aurten ere Herri Urratserako. Maiatzaren 14an izango da, eta "Seaskan sekula izan den proiekturik handiena" sustengatzea izango da helburua; Etxepare Lizeo berria. Egitaraua aurkeztu dute gaur. Bideoa: Herri Urratseko kantaren bideoklipa (Amets Arzallus eta Ken Zazpi). [youtube]https://youtu.be/Os8oMPoL1k4[/youtube]

2017ko maiatzaren 3a
09:58
Entzun 00:00:0000:00:00

10 milioi euroko proiektua du esku artean Seaskak: Etxepare Lizeo berria. Eta ez hori bakarrik, datorren urtean ikastola berria irekiko dute Bokalen eta laugarren kolegioaren proiektua hor dute. Baina, guzti hori aurrera eramateko, beharrezkoa dute laguntza. Horregatik, Euskal Herri guztitik maiatzaren 14an Senperera joateko deia egin dute antolatzaileek.

Egitarau oparoa antolatu dute aurten ere, familia osoarentzat. Haurrentzat gunea izango da mago eta pailazoekin, bazkaritarako lekuak izango dira, bertsolari zein dantzariak... eta baita kontzertuak ere. Besteak beste, aurtengo kantuaren musika egin duen Ken Zazpi taldea, Zea Mays, Anje Duhalde eta Huntzaren kontzertuak izango dira.

Urtero bezala autobus linea zuzenak antolatu dituzte Iparraldeko hainbat txokotatik, eta hegoaldeko hainbat ikastolek ere antolatu dituzte berenak. Autoan joatea erabakitzen duenak, Senpere herritik ere izango ditu autobusak aintzirara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.