Politika

Kepa Arizmendi iheslaria hil da Baionan, garuneko isuria izan ondoren

Gaur goizean kalean zihoala izan du ezbeharra eta karrikan bertan zendu da, etxe ondoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Elizondokoa zen. Margolari bezala ibiltzen zen.

2009ko ekainaren 8a
17:59
Entzun
Kepa Arizmendi euskal iheslaria hil da gaur goizean Baionan, kalean zihoala garuneko isuria izanda, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) arratsaldean jakinarazi duenez. Goizeko hamarrak aldera izan du ezbeharra, bere etxe parean; hiriko merkatuaren inguruan, hain justu. Karrikan bertan zendu da.

Haren gorpua une hauetan Baionako beilatokian dago.

Urte asko zeramatzan Arizmendik iheslari gisa Lapurdin bizitzen. 50 bat urte zeuzkan, eta Elizondokoa (Nafarroa) zen.

AAMk iheslariek daramaten bizimodua salatu du, "Espainiako errepresioaren jomugan jarraitzen dutelako, eta presio horrek eta sorterritik kanpora bizi beharrak eragin nabarmena du iheslarien osasun egoeran. Ozen aldarrikatu nahi dugu euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libre bizitzeko duten eskubidea". Dei egin du Arizmendiren heriotzaren aurka protesta egiteko antolaturiko dituzten mobilizazioetan parte hartzera.

Margolaria

Batik bat, margolari bezala ibiltzen zen, eta hainbat erakusketa egin zituen. Iaz, kasu, beste bederatzi artistekin batera Senperen (Lapurdi) Larraldea etxean erakusketa jarri zuten uda osorako. Ur taldeko kidea zen. Aurten bertan, martxoaren 21ean eta 22an, Rikardo Pascual taldekidearekin Baionako arte plastikoen azokan Esperientzia gertagaitza izeneko performance bat egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.