Kepa Suarez presoa askatu dute, bost urtez Frantzian preso izan ondoren

2007an atxilotu zuten, Jon Iurrebasorekin, Espainiarekin negoziatzeko taldeko kide zirela

Erredakzioa
Bilbo
2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Frantziak ezarritako zigorra kitatuta, aske utzi zuten atzo Kepa Suarez Bilboko presoa. 2007ko martxoaren 29an atxilotu zuen Suarez Frantziako Poliziak, Jon Iurrebasorekin. Zigorra bete duela-eta preso zuten Osny presondegitik atera, eta Frantziatik kanporatu zuten atzo, Espainiaren esku uzteko. Madrilera eraman zuten preso ohia, eta han ere aske utzi zuten. Hortaz, etxerako bidea hartu zuen jarraian.

Duela bost urte Frantzian atxilotu zutenean, Iurrebasorekin negoziazio taldea osatzen zutela eta «immunitatea» zutela adierazi zuten bi atxilotuek. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren eta poliziaburu baten telefono zenbakia ere bazuten. Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko taldeko kideak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.