Kilometroen jaia zero zabor eremu bihurtzeko hitzarmena egin dute diputazioarekin

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Urriaren 7an Andoainen egingo duten Kilometroen jaia ere zero zabor eremu bihurtzeko, elkarlanean arituko dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kilometroak Kultur Elkartea, antolatzailea. Hitzarmena sinatu zuten atzo, Donostian. Kilometroen jai eremuaren barruko txosna eta jantokietako hondakin organikoak, beirak, plastikoak, papera eta errefusa bereizita bilduko dituzte. Otorduetan erabiliko dituzten plater, edalontzi eta gainerako tresnak ere berrerabilgarriak izango dira, ez erabili eta botatzekoak. «Gipuzkoa garbiagoa eta iraunkorragoa» egitekokonpromisoa hartu dute bi aldeek hitzarmenarekin. Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak nabarmendu du ikastolek «beti» izan dutela «ingurumenarekiko sentsibilitate berezia». 2006an edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen hasi zirela ere oroitarazi du. «Beste urrats bat» egingo dute aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.