Kirola egiten ari zen gazte bat hil da Berriozarren, trenak harrapatuta
BERRIOZAR. Foruzaingoak jakinarazi du 22 urteko gizonezko bat hil zela astelehen iluntzean Berriozarren (Nafarroa), trenak harrapatuta. 20:30ean gertatu zen ezbeharra, herriaren eta Aitzoaingo kuartel militarraren artean dagoen tren igarobidean. Foruzaingoaren arabera, gaztea Salamancakoa zen sortzez (Espainia), eta «lasterka ari zela, trenbidearen ondoan, trena igaro zen». Ikerketa zabalik da oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu