Afrika ekialdeko muturrean(Etiopia, Kenya, Somalia, Uganda eta Djibuti) pairatzen ari diren lehorte larria klima aldaketaren ondorioa dela adierazi du Ekologistak Martxan erakundeak, eta horrekin batera, herrialde aberats eta industrializatuen «axolagabekeria» salatu du.
«Lehorteak betidanik izan dira, eta kultura askotan nekazaritza moldatu eta lehorteekin bizitzen ikasi dute», dio Ekologistak Martxanek. Orain, berriz, bestelako egoera batean daude Afrikan, eta klima aldaketari egotzi dio hori: «Lehorte luzeak eta larriak, eurite handiak eta uholdeak, ekaitz bortitzak eta urakanak areagotzen ari dira eta mende honetan gero eta gehiago areagotuko dira». Egun hauetan Kenyako errefuxiatu eremuetara heltzen ari direnak «klima errefuxiatuak» dira, Ekologistak Martxanen iritziz.
Gipuzkoako Caritasek ere kanpaina abiatu du Afrikako adarreko lehorteari eta goseteari aurre egiteko. Izan ere, erakundeak gogoratu du 4,5 milioi pertsona direla goseteak jota Etiopian; 3,5 milioi Kenyan 2,9 milioi Somalian eta 120.000 Djibutin. «14,5 milioi pertsonak premiazko laguntza behar dute».Nazio Batuen datuen arabera, 1.870 milioi dolar behar dira horri aurre egiteko.
Klima aldaketak Afrikan izan dituen ondorioak salatu dituzte
Ekologistak Martxan-ek klima aldaketarekin lotu du kontinentearen ekialdean jasaten ari diren lehortea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu