Europako Legebiltzarra

Koldo Gorostiagaren babes eskaera atzera bota du Europako Legebiltzarrak

Parisko Auzitegi batean bere aurka egiten ari den epaiketa bat dela tarteko, babes eskaera egin zion Koldo Gorostiaga europarlamantari ohiak Europako Legebiltzarrari, baina erakunde horrek atzera bota du Gorostiagaren eskaria, aho batez. Europako Legebiltzarrak argudiatu du diputatuek karguan dauden bitartean soilik dutela immunitatea, eta Gorostiaga dagoeneko ez dela legebiltzarkide. EHko europarlamentari ohiak, berriz, leporatzen dioten delitua kargu horretan zegoela aurrera eramandako jardueretan oinarritzen dela arrazoitu zuen.

2005eko urtarrilaren 20a
16:04
Entzun
2002ko martxoan Batasuneko diruzain Jon Gorrotxategi eta Mikel Corcuera informatika arloko arduraduna atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Belgikatik Euskal Herrira bidean zirela, eta 200.000 euro atzeman zizkien. Diru hori Koldo Gorostiaga europarlamentariaren kontu korrontekoa zela agertu zuten atxilotu biek.

Hori dela-eta, auzibidea hasi zuen Frantziako Justiziak Gorrotxategi, Corcuera eta Gorostiagaren aurka.

Gorostiagak Europako Legebiltzarraren babesa eskatu zuen egozten zaizkion delituak diputatu zeneko jardunen ingurukoak zirela argudiatuta. Europako Parlamentuko Gai Juridikoetako batzordeak gaur aztertu du eskari hori, eta atzera bota du, aho batez. Immunitatea legebiltzarkideek baino ez dutela arrazoitu du batzordeak, eta kargua uztearekin batera amaitzen dela babes hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.