Koldo Martinez izan da aurkeztutako hautagai bakarra. Geroa Bairen Parlamentuko egungo eleduna izango da koalizioaren hautagai datozen hauteskundeetan, eta Uxue Barkosen hutsunea betetzeko zeregina egokituko zaio.
Foru hauteskundeen ondoren, Uxue Barkosek uko egin zion diputatu karguari, eta geroztik Bixente Serrano Izkok hartu du haren tokia. Hala ere, hurrengo hauteskundeei begira Geroa Bairen batzorde iraunkorrak irailaren 1ean hautagaitzak aurkezteko epea ireki zuen. Martinez izan da bakarra, eta beharrezko abalak dituenez, gaur haren hautagaitza berretsi du aho batez batzorde iraunkorrak.
Hala, Zabaltzen taldeko kidearen izendapena larunbatean egingo da ofizial, Geroa Baik Atarrabian egingo duen kontseilu nagusian.