Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak gaur esan du konferentzia ez zela egin behar, ETAren oinarriei bozgoragailua jarri dielako. Nafarroako Parlamentuaren saiora sartu aurretik egin ditu adierazpenak Barcinak, eta esan du ETAk "denbora askoan" esan dituenak "hitz berberekin" erabili dituztela.
Nafarroako presidente den aldetik eta ETA behin betiko desagertzea besterik ez duela espero gaineratu du.