Haserre agertu da Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidente eta UPNko burua astelehenean Donostiako Aiete jauregian gatazkaren konponbidea sustatzeko egindako konferentziarekin. Halakorik ez zela sekula egin behar adierazi du kazetarien galderei erantzunda, Nafarroako Parlamentura sartu aurretik. «Ez zen egin behar, ETA talde terroristaren postulatuei bozgorailua jartzea izan delako».
Nazioartean itzal handikoak diren sei pertsonak zuzendu eta PP, UPN eta UPD ez beste alderdi guztietako ordezkariak bildu zituen biltzarra gutxietsi egin du Barcinak, bere alderdiko presidente gisa ari dela zehaztuta. «ETA talde terrorista denbora luzean eta hitz berberekin esaten aritu dena errepikatu du biltzar horrek», gaitzetsi du, minduta dagoela agerian utzita.
Desager dadila
Horiek horrela, Nafarroako gobernuburu gisa, UPNk eta PSNkosatzen duten gobernuak zer nahi duen adierazi du: «Espainiako erakunde terrorista bakarra dena behingoagatik desager dadila itxaroten ari gara».
Konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Erreakzioak
Konferentziak ETAren ideiei «bozgorailua» jarri diela salatu du Barcinak
Konferentzia ez zela sekula egin behar esan du, ETAk defendatu izan duena indartu duela uste duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu