Iker Uriguenen arabera, "inauteriak ez daude normalizatuta PPk azaldu duen jarrera dela medio", eta EAJ, EA eta EB-IUk osatzen duten Bilboko Udal Gobernuak "konpartsen alde egin behar" lukeela nabarmendu du. "Inauterietako desfilea ez zen egin hirukoak ez zuelako nahi izan".
Uriguenek onartu du Txori Barrote konpartsaren karrozak zeramatzan presoen argazkiek "biktimen morala min egin" ziezaiekela, baina nabarmendu du konpartsak ez daudela moral kontuak baloratzeko. "Auzi honen kontu erabakitzailea ezin da moraltasuna izan, legalitatea baizik". "Legalitate arazoa bada, epailearen aurrera joateko prest gaude. Ez gara leloak, ez ginateke legez kanpo dagoen karroza batekin aterako. Baina auzia ez dute epaitegietara eraman, finean erabaki politiko bat dagoelako tartean".
"Munduko inauteri zentsuratu bakarrak"
Konpartsen bozeramaileak adierazi duenez, iragan larunbateko desfilearen debekua "errepresio ekintza" bat izan zen, eta "Bilbokoak munduko inauteri zentsuratu bakarrak" direla nabarmendu du. "Inauterietan kritika egin daiteke eta egin behar da. Kale desfileetan denetik abesten da, beste zenbait lekutan era guztietako irudiak erretzen dira, baina badirudi Bilbon baldintza bereziak daudela. Antza denez, orain urte batzuk indarrean zegoen zentsura itzuli da", nabarmendu du.
Uriguenen esanetan, "gakoa ez dira inauteriak ala jaiak, baizik eta jaien eredua, eta guk azken 25 urteetan argi utzi dufu festen alde gaudela". Hori dela-eta, Bilboko Udalari afera honen inguruan duen "jarrera argitzeko" eskatu dio.
Bilboko inauteriak
Konpartsen koordinadora PPri kereila jarri ala ez aztertzen ari da
Bilboko Konpartserako bozeramaile Iker Uriguenek gaur aditzera eman duenez, Konpartsen koordinadora "PPri kereila jarri ala ez aztertzen" ari da, "konpartsetako kideak ETAkoak garela eta ETAk jaiak antolatzen dituela esateagatik". Uriguenen arabera, "PPk ez du esan jai antolatzaile txarrak garela, baizik eta ETAkoak garela esan du". Konpartsetako bozeramailea larunbatean Bilboko erakustazokan gertatutakoarekin atsekabetuta agertu da, eta "zentsore modura aritzeko prest ez" zeudela adierazi du, "karroza bati inauterietan parte hartzea debekatzeko ez geuden prest".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu