ETAk armak uztea erabaki izana «konponbidearen alde gaur arte egin den urratsik garrantzitsuena» dela uste du LAB sindikatuak. Aro berri bat ireki dela nabarmendu du, eta guztiek erantzukizunez jokatu behar dutela. Hala, prozesuan parte hartzeko deia egin die sindikatuko zuzendaritzak langile guztiei.
Euskal herritarrei erantzuteko deia egin die sindikatuak Espainiako eta Frantziako gobernuei. Izan ere, nazioarteko eragileek dei egin dieten arren, eta ETAk «eskaintza», LABen ustez, herritarrak dira erantzuna merezi dutenak. Egoera «ez demokratikoa» bide politiko eta demokratikoetatik aldatu behar dela uste du.
ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak
Konponbidearen aldeko «urrats garrantzitsuena» dela dio LAB sindikatuak
Euskal herritarrei erantzuteko deia egin die sindikatuak Espainiako eta Frantziako gobernuei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu