Konstituzionalak Sorturen helegitea mahai gainean izango du asteartean

Alderdi politikoak sortzeko eskubidea urratu den edo ez erabaki beharko dute osoko bilkuran

Koldo Aldabe.
2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Auzitegi Konstituzionalak bi astean behin egiten ditu bilerak, eta, BERRIAk jakin duenez, heldu den astekoan ere agendan sartu du ezker abertzalearen alderdi politikoak duela urtebete aurkeztu zuen babes helegitea. Agendan egoteak ez du esan nahi, ordea, epaileek gaia jorratuko dutenik, joan den astean gertatu zen bezala, eta oraingoan ere gerta liteke, azkenean, Sorturi buruzko helegitea ebatzi gabe uztea.

Gaiak berak eragindako oihartzun mediatikoak eta epaileek berek zenbait kideren behin-behineko egoera konpontzeko bota zuten hordagoak eragina izan zuten azkenean Sorturen helegiteari buruzko ebazpena ez tratatzeko, Konstituzionaleko iturri batzuen arabera. Ezker abertzaleak legezko alderdi bat edukitzea atzeratzeaz gain, atzerapenak erabakia alde batera edo bestera egitea ere baldintza dezake.

Oraindik orain, zenbait iturriren arabera, epaileek Sorturen helegiteari babesa ematea defendatzen duen txostena dute esku artean, eta epaileen gehiengoa babesa ematearen alde legoke. Prozesua Auzitegi Konstituzionalean epaile berriak izendatu bitarte atzeratzen bada, ordea, egungo jarrera horren guztiz bestelakoa izan dezake gehiengo berri batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.