Kontseilua Baionan izango da apirilaren 22ko mobilizazioan

2023ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ipar Euskal Herriko euskalgintzak manifestazioa egingo du apirilaren 22an Baionan, eta Euskalgintzaren Kontseiluak atzo adierazi zuen bat egiten duela deialdiarekin. «Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek Baionako kaleak betetzeko deia egiten diete euskaltzale guztiei, eta, orokorrean, jendarte justuago baten alde dauden guztiei», adierazi zuen Kontseiluak ohar baten bidez.

«Zinezko hizkuntza politika bat martxan jartzeko» eta herri mugimenduko eragileei baliabideak emateko eskatuko dute Euskal Konfederazioak antolatutako manifestazioan. Ildo horretan, herenegun zabaldutako VII. Inkesta Soziolinguistikoa ere izan du hizpide Kontseiluak: «Euskara oso kinka larrian da Ipar Euskal Herrian. Hau da, hil edo bizikoa dela euskararen aldeko politika publiko sendoak indarrean jartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.