Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du bere lan eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina aurrera eramateko. Kontseiluko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.
[YouTube]https://youtu.be/4ucP4McZJfo[/YouTube]
Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA Berri taldea osatu zuten. Hamabost urte beteko ditu BERRIAk 2018an, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi du BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.
[YouTube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/YouTube]