Politika

Kontu Auzitegiak Barcinak eta Maiak ezarritako dieta sistema ikertuko du

Iruñeko Udalean UPNko alkate ohiek ezarritako dieten sistema aztertu nahi du orain, Uxue Barkosen aurkako salaketa artxibatu ostean.

Maia eta Barcina, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA, ARGAKI PRESS
joxerra senar
2017ko uztailaren 24a
10:49
Entzun

Boomerang efektua balitz bezala, salaketa UPNko buruzagien aurka joan daiteke. Espainiako Kontu Auzitegiak uztailaren 13an atzera bota zuen Nafarroako egungo lehendakariaren aurkako salaketa.Diario de Noticias egunkariak gaur kaleratu duenez, Barcinak eta Maiak lau legealditan ezarritako sistema aztertu nahi du, kontabilitate arloko ardurak egon daitezkeen zehazteko.

Hain zuzen, Barcos errugabetu duen kontseilariak sinatu du autoa. Auzia ikertzeko instruktore bat jarriko dute. Geroa Baik jarri zuen salaketa Barkosen aurkako kanpainari erantzunez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.