Politika

Kontuz: "Zure laguntza behar dugu"

Patxi Zamorari hegazkinean sartzeko baimena kendu zion Guardia Zibilak, eta ondoren Iberiak kaleratu zuen. Horregatik lau auzi ireki dira administrazioarekiko auzietako epaitegian, zein gizarte alorreko auzitegian, eta prozesu horiei aurre egiteko 20.000 euro biltzeko kanpainari ekingo dio Kontuz Elkarteak.

Kontuz plataformaren agerraldia, gaur, Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
joxerra senar
2018ko maiatzaren 22a
07:22
Entzun

Ez dute etsiko. Sei hilabete iragan dira Patxi Zamorari, Kontuz elkarteko eledunari, bat-batean eta inongo arrazoirik eman gabe, Iberiako hegazki zerbitzari izateko beharrezkoa zuten txartela kendu ziotenetik. Geroztik, administrazioan egin beharreko bide guztiak agortu dituzte: "Inork ez du erantzun; nonbait, inork ez daki ezer. Argi dago inork ez duela erantzukizunik hartu nahi", azaldu du Zamorak berak, gaur goizean.

Kontuz-eko eledunaren arabera, Espainiako Barne Ministerioak berak onartu dio berak ez duela zigor aurrekaririk, eta hegazkinetan sartzeko baimena kentzea argudiatzea zegokiola Guardia Zibilari. Hala ere, halakorik ez dela gertatu nabarmendu du Zamorak.

Zoidorekin bilera

Otsailaren 19an, Iñaki Bernalek Senatuan egindako galdera baten ostean, Juan Ignacio Zoido ministroak berak biltzeko eskatu zion osoko bilkura bertatik bertara jarraitzen ari zen Zamorari. "Ez dakigu zergatik proposatu zidan elkartzea", aipatu du Zamorak. Hamar minutuz elkartu zen eta Zoidok bere konpromisoa eman zion egoera aztertuko zuela. Iragan ostiralean, Ministerioko kabineteburuak erantzun behin betikoa eman zion eta erakutsi zuen gaia ondo ezagutzen zuela: "Auzia ministroaren mahai gainean dago, oso ongi zainduta. Horrela azaldu zion auzia Nafarroako Gobernuaren ordezkari bati, eta  aitzakia gisa azaldu zion ezin zutela ezer egin, gaia auzitegietan dagoelako".

Zamorak aipatu du auzitegietara bideratu dutela auzia, Kontuz indargabetu nahian. "Ez gaituzte ezagutzen", ihardetsi du. Madrilen, lan arloko auzi bat dago eta urrirako espero da ebazpena, nahiz eta atzeratu daitekeen. Bigarrenik, Nafarroako Administrazioarekiko auzien epaitegian Barne Ministerioaren aurka salaketa jarri dute, eta beste bat Guardia Zibilaren zein AENAren aurka bi kasuetan erabakia ez justifikatzeagatik. "Urtebete atzeratu daiteke, baina behin-behinean, txartela itzul diezadatela eskatu du, eta Guardia Zibilak nire aurka zerbait badu argudiatu dezala. Hala ere, alderantzizko mundu batean gaude".

20.000 euro behar dituzte

Laugarren auzi bat ere ireki da gizarte arloko epaitegian. Kontuz-ek kalkulatu du, guztira, 20.000 euro beharko dituztela guzti horri aurre egiteko. Horregatik, herritarrei eta gizarte eragileei laguntzeko eskatu die. Kontu bat ireki dute Laboral Kutxan (ES80 3035 0087 05 0870053926) eta Paypal bidez ere diru ekarpena egin daiteke. Kontuz.org-en webgunean jaso daiteke informazioa. 

UPN, PP eta PSNri erantzuna

Parlamentuan, laukoak bere babesa adierazi dio Zamorari, eta adierazpen instituzionala sinatu. Hala ere, UPNk, PSNk eta PPk kontrako jarrera adierazi dute eta aipatu dute "kaleratze bat besterik ez" dela. Zamorak erantzun die kaleratze bat besterik ez izateko arraroa dela auzia Zoidoren mahai gainean izatea. "Esparzak, Txibitek edo Beltranek zer pentsatuko lukete, politika utziko balute (nahiz eta hori gertatzea zail den), eta Guardia Zibilek lanpostutik kenduko balitu alderdiko kide izateagatik?", galdetu die.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.