Ezker Batuak aldaketak egin nahi ditu bere egituran, urriaren 1ean egitekoak diren ezohiko batzarrean. Era horretan, alderdiaren «barne arazoak amaitu» nahi dituztela azaldu du Jose Navas Kontseilu Politikoko kideak.
Aldaketa horien artean dago koordinatzaile nagusiaren kargua egituratik ezabatzea. Gainera, Navasek dei egin die Ezker Batuko sentsibilitate guztiei, batzorde «bateratuan bazterketarik gabe» parte hartzeko eta, horrela, alderdia «berriz osatzeko».
Hori horrela, «indar batu bat» osatu nahi dutela adierazi du, eta «euskal ezker federal, sozial eta errepublikanoaren erreferentzia» izan nahi dutela gaineratu.
Koordinatzaile nagusiaren kargua ezabatu nahi du Navasek EBren egituratik
«Barne arazoak» ezohiko batzarraren bidez amaituko direla uste du Kontseilu Politikoko kideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu