Kosta Legearen aldaketa «oso sakona» egingo du Espainiako Gobernuak

Miguel Arias Cañete Ingurumen ministroak dio natura eta hazkunde ekonomikoa izango direla legearen xedea

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak Kosta Legea aldatuko du. Hala iragarri zuen atzo Espainiako Ingurumen ministro Miguel Aries Cañetek. Aldaketa hori «oso sakona» izango da, Cañeteren hitzetan. «Ingurumen babesa murriztu gabe, legearen aldaketa hori hazkunde ekonomikoarekin eta lanpostuen sorrerarekin bateragarria izatea nahi dugu», nabarmendu du Cañetek.

Horretarako, kosten erabileraren inguruko azterketa egingo dute. «Egokitzapen bat egin nahi dugu, hazkunde ekonomikoa eragingo duten jarduerak sustatzeko».

Hain zuzen ere, horiexek izango dira ingurumenari lotutako beste alorretan Espainiako Gobernuak sustatuko dituen politiken ardatza. Hala, lehentasunen artean ingurumen araudia arintzea izango dute. «Izapide administratiboak arindu nahi ditugu, inbertsioentzat oztopo izan ez daitezen. Hala, tramitazio txostenak berrikusi, eta zain dauden ingurumen eraginari buruzko dokumentuak zehaztuko ditugu».

Greenpeacek iragarri du Kosta Legean murrizketaren bat egonez gero mobilizazioak egingo dituela. Kezkaz ikusi dute Espainiako Gobernuaren asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.