'CABIECES AUZIA'

Kutxabanki buruzko ikerketa batzordea eratzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

EH Bilduren proposamenari kontrako botoa eman diote EAJk, PSE-EEk eta PPk.

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkidea, Kutxabanki buruz ikerketa batzordea eratzearen inguruko saioan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 12a
13:59
Entzun

Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandezen eta 2008-2012 artean Espainiako Gobernuak EAEn izandako ordezkari Mikel Cabiecesen (PSE-EE) arteko lankidetza harremana argitzeko batzorde bat sortzea galdegin zuen EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean.

Jakina zen batzordearen eraketak ez zuela aurrera egingo, EAJk eta PSEk iragarri baitzuten ez zutela egitasmoa babestuko. Biei, ordea, PPren ezetza batu zaie.

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak EH Bilduri egotzi dio Cabiecesen auzi "zehatza" erabiltzea Kutxabanken ibilbidea zalantzan jartzeko. Halaber, ez du uste ikerketa batzordearen beharrik dagoenik, argudiatuz auzia bide judizialetik ikertzen ari direla. Kutxabanken bat egite prozesuaz eta Mikel Cabiecesen auziaz "irakurketa politikoa" egitea ezinbestekotzat jo du, ordea, Iker Casanova koalizioko legebiltzarkideak.

Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkidea ados azaldu da Gorosperekin, eta gogorarazi du Cabiecesi ordaindutako diruaren auzia epaitegietan dagoela. Gainera, uste du erakunde erregulatzaileak Kutxabank "lupaz" begiratzen ari diren uneotan, horrelako "gainesposizio batek" ez liokeela mesederik egingo bankuari. PPko Anton Danboreneak, berriz, koalizioari leporatu dio "bost axola" zaiola Cabieces auzia, haren helburua Kutxabank kritikatzea dela uste baitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.