LABek eta EILASek atzera bota dute Haurreskolak partzuergoko greba

Erredakzioa
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
LAB eta EILAS sindikatuek bertan behera utzi dute Haurreskolak partzuergoan biharko deitua zuten greba. Atzo eta herenegun bilerak egin zituzten sindikatuek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Haurreskolak partzuergoak. Bileretan hainbat adostasun lortu dituztela azaldu dute LABek eta EILASek: partzuergoak konpromisoa hartu du soldata jaitsierarik ez egiteko; bestalde, batzorde tekniko bat sortuko da, haur eskola guztietan eta bakoitzean dauden lan baldintzak aztertzeko, eta lan hitzarmenari egokitzeko beharrezko diren neurriak proposatzeko. LAB eta EILAS sindikatuek ontzat jo dituzte konpromiso horiek, eta biharko deitutako greba bertan behera utzi dute. ELA sindikatua gaia aztertzen ari da, eta espero da gaur jakinaraziko duela bere jarrera.

Bestalde, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak erabaki du urriaren 27ko grebarekin bat ez egitea; irakasleei aukera libre utzi die, ordea, protestetan parte hartzeko. Sindikatuek murrizketen kontra deitu dute lanuztera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.