Barrura begirako leihoak filma «erabat zilegi eta beharrezkoa» dela nabarmendu du Donostiako Bilduk. Gatazkaren konponbidean gizarteak «zeregin aktiboa» izan behar duela uste du, eta film hori bide horretan kokatzen duela dio. Gainera, adierazi dutenez,euskal presoena da gatazkaren testuinguruan «dugun giza eskubideen urraketarik larriena».
Beraz, ez du ulertzen film hori laguntzearen kontura sortu den zalaparta, eta PPri, PSE-EEri zein EAJri «zentsura politikoa» egitea aurpegiratu die. «Onartezinak dira aste honetan Donostiako Udalak eta Bilduk jasan dituzten xantaia eta mehatxuak». Hiru alderdi horiei «jarrera oldarkorra» izatea egotzi diete: «Aurrerapauso eta konpromisoez urrun, gatazkaren konponbideari etengabeko trabak jartzen ari dira». Bereziki, EAJren jarrera salatu du Donostiako Bilduk. Aieteko Konferentziarekin bat egin arren, hango ebazpenari jarraitu beharrean «immobilismo antzuan» dagoela ulertzen baitu. «PPk eta PSOEk osatu duten bloketik ateratzeko» eskatu diote.
Film horren inguruan sortu den liskarrak «kezka eta harridura» sortu dizkio Herrira mugimenduari ere: «Arduragabeak dira estreinatu gabeko film baten inguruan egindako balorazioak». Errespetua eskatu du euskalpresoen familiek jasaten duten«errealitate gordinarentzat. Espetxe politika gizagabe eta krudelhonek eragindako giza eskubide urraketa nabarmenetatik etorritako sufrimenduarentzat».
Lagundutako filma «zilegi eta beharrezkotzat» jo du Donostiako Bilduk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu