Lamarcak berretsi du Jaizkibelek izan behar lukeela lehentasuna

Berdintasunerako Legeak dioena kontuan hartzeko eskatu die arartekoak udalari eta Aresi, eta sustatzeko «ekintza positiboa»

Garikoitz Goikoetxea.
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Gizonak eta emakumeak parean jartzen dituen bakarra denez gero Jaizkibel konpainiak lehentasuna behar duela berretsi du EAEko arartekoak, Iñigo Lamarcak: «Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalak ekintza positiboa egin behar dute alarde mistoaren alde, berdintasuna bermatzen duen talde bakarra delako». Berdintasunerako EAEko Legeak dioena ekarri du gogora, eta txartzat jo du Herrizaingo Sailaren erabakia: «Kale esanguratsuetatik atera egin du Jaizkibel konpainia; ez, ordea, tradizionala».

Segurtasun arazoak badaudela onartu du, baina esan du horrek ezin duela izan aitzakia eskubideak urratzeko: «Beti izan dira arazoak. Hobetzen ari zen egoera». Proposamena egin du: kultur ondare izendatzea alardea, hartara erakundeek antolatzeko eta berdintasuna bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.