Iritzia

Lan urte berria

Bixente Serrano Izko.
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Ez Olentzerok, ez Ekialdeko magia-maisuek, lan-urte berriak ekarri digu hainbertzek espero —ia jada desesperoraino— eta eskatzen genuen notizia. «Lan-urte berriak», hots, lan gehiago eta anitzez finago eskatuko diguna.

«ETAren Adierazpena» eta bideoan, hermeneutikalariak, testu eta ikus-entzunezkoenak, ibiliko dira haztamuka lerro artean, hondo-musikan, ahots-tinbreetan, eta parafernalia ikusgarrian. Baina ez dugu zertan izan azti-maisu, susmatzeko nolako ondorioak izanen diren nagusi hedabideetan eta Espainiako Gobernu nola alderdi-bitasunean. Bai eta gehiagotan ere.

«Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra», irakurri dugu. Aski ez, segurik, zartaginaren jabeei. Horiek, «egiaztatu» horren harira, egia haztatzen bainoago gezurra haztatzen saiatuko —eta ahaleginduko— dira. Onartuko al dute «nazioarteko komunitate» delako horren parte-hartzea? Printzipioz, ez dut uste. Erramoldearen zentzu bikoitzean: denbora zentzuan eta fundamentalismoarenean.

Gai izanen ote da ETA, eta bere korronte guztiak, oporretan irmo jarraitzeko, espainiar alderdi-bitasunak «nazioarteko komunitatearen» egiaztapenari uko eginen dion eta «Adierazpenaren» gezurra haztatzen ahalegindu artean —indarrez ahalegindu ere—? Alde bakarreko biktima-garaian sartu gara, nik uste, eta horri eutsi behar geuk, inoiz baino arrazoi gehiagorekin.

Lan-urte berriak ireki dizkigu «ETAren Adierazpenak». Zapateroren zigorrez datozkigun lan-urte luzeak baino emankorragoak, espero dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.