«Lehentasunak kontuan hartuta, eta ia ikastetxe gehienen oniritziarekin», praktikak egiteagatik Lanbide Heziketan ematen zituen diru laguntzak kendu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. «Laguntza horiek ez ziren horren garrantzitsuak, eta aztertzen ari gara horiek kendu izana nola orekatu. Lehentasunak kontuan hartuta erabaki dugu kentzea», zehaztu du Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak.
Neurria Lanbide Heziketako Kontseiluak hartu du, eta ikastetxeek eskutitz bidez jakin dute.10.007 ikasleri eta 6.865 enpresari eragin die erabakiak. Egun Jaurlaritzak 1,75 euro ematen zien ikasleei lan egun bakoitzeko, eta 0,50 euro enpresa nahiz tailerrei, ikasleen prestakuntzan laguntzeagatik.
Bestalde, Zelaak Eskola 2.0proiektuaren inguruko datuak eman zituen atzo. Nabarmendu zuen 60.0000 ikasle ari direla proiektuan parte hartzen. «Ikastetxeetan egindako inkestaren arabera, ikusi dugu ikasleek modu aktiboagoan parte hartzen dutela ikasketa prozesuan, eta hori oso garrantzitsua da. Hori da proiektuaren gakoa».
Datorren ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ere hasiko dira Eskola 2.0 proiektuan parte hartzen. Hala, beste 20.0000 ikaslek ordenagailuak edukiko dituzte ikasgeletan.
Lanbide Heziketan praktikak egiteko laguntzak kendu ditu Zelaak
Hezkuntza Sailak dio laguntzak ez zirela oso garrantzitsuak eta ia ikastetxe guztiak ados daudela erabakiarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu