Lander Fernandez atxilotu dute Erroman, hirugarren aldiz bederatzi urtean

2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Italiako segurtasun indarrek, Espainiako Poliziaren Informazio Zerbitzuen laguntzarekin, Lander Fernandez Arrinda bilbotarra atxilotu dute, Erroman. Hura atxilotzeko euroagindua eman zuen herenegun Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta atzo atxilotu zuten. Fernandez 2003ko azaroan atxilotu zuten lehenengo aldiz, Frantzian. Zigorra beteta, Frantziatik kanporatu zuten 2008ko urtarrilean. Hilabete batzuk geroago Fernandezek salatu zuen polizia batzuk «atxilotu, kolpatu eta kolaboratzeko» eskatu ziotela. 2009ko ekainean atxilotu zuten berriz, Madrilgo aireportuan, eta espetxeratu egin zuten kale indarkeria ekintza batzuetan parte hartzea egotzita. Hilabete geroago aske utzi zuten, bermea ordainduta. 2010eko urrian berriro ezarri zioten hiru urteko zigorra, Askatasunaren aldeko kupoi batzuk saltzeagatik. Azken ebazpen hori bertan behera utzi zuen Auzitegi Gorenak 2011ko uztailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.