EZBEHARRA

Langile bat hil da Gasteizen, obra bateko aldamiotik erori eta gero

Hiru bat metroko altueratik jausi da

2020ko urtarrilaren 2a
17:19
Entzun

Gasteizeko obra batean lanean ari zen behargin bat hil da. Aldamio batetik erori da, hiru bat metroko altueratik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Efe berri agentziari adierazi diotenez, 14:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Olarizu etorbideko 32. zenbakiaren parean.

Hildakoaren lankideek deitu diete larrialdi zerbitzuetako kideei. Horiek korderik gabe aurkitu dute lurrean, eta ezin izan dute suspertu. Ez dago argi zerk eragin duen erorikoa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.