Lan istripua

Langile bat larri zauritu da Mendabian, kartoia trinkotzeko makina batek harrapatuta

Ezkerreko hanka harrapatu dio makinak segurtasuneko zaintzaileari.

2008ko otsailaren 1a
16:53
Entzun
38 urteko langile bat larri zauritu zen atzo, Mendabian (Nafarroa), Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez. Dirudienez, kartoia trinkotzeko makina batek ezkerreko hanka harrapatu zion, eta zauri larriak sortu dizkio.

Zauritua Baron de Ley upelategiko segurtasun zaintzailea da, eta berak deitu zion telefonoz herriko bizilagun bati, laguntza eskatuz.

Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu zen, eta foruzainak, suhiltzaileak eta erizain bat joan ziren bertara ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.