Nuclenorrek Garoñako zentralaren (Burgos, Espainia) jarduera luzatzeko epea eskatzeko ukoari helegitea ez jartzea erabaki ostean, langileek ziurtzat ematen dute itxi egingo dutela. Hala jakinarazi du langile batzordeko buru Alberto Cesar Gonzalezek. Langile batzordea Nuclenorreko arduradunekin bildu zen atzo, eta ondoren hitz egin zuen Cesar Gonzalezek. «Zalantzak amaitu dira. Hemendik aurrera, langile bakar bat ere babesik gabe gera ez dadin lan egingo dugu», esan zuen.
Fukushimako ezbeharraren ostean, Europako Batasunak zentral nuklearrei agindutako azterketen emaitzak aztertu ostean, Gunther Oettinger Energia komisarioak esan du guztiek dutela zer hobetua segurtasunean. Batez ere lehorteen eta uholdeen aurkako planak hobetzeko eskatu diete, eta ezbehar larriei aurre egiteko plan zorrotzagoak egiteko. Europako Batasunak agindu die ahalik eta azkarren hartzeko neurriak, 2014an horien inguruko jarraipen azterketa bat argitaratuko baitu.
Langileek ziurtzat ematen dute Garoña datorren urtean itxiko dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu