Langraitzen zegoen preso bat, baldintzapean aske

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Kartzela Zaintzako epaile Jose Luis Castrok baldintzapeko askatasuna eman dio Joseba Andoni Diaz Urrutiari, apiriletik hirugarren graduan zenari. Diaz Urrutiak asteartean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Baldintzapeko askatasuna emateko, epaileak esan du presoak indarkeria errefusatu duela. «Portaera ona» izan duela eta «gizarteratzeko moduan» zela zioen txostena ere aintzat hartu du epaileak, baldintzapeko askatasuna emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.