Langraizko espetxe zaharra ez dutela itxiko uste du Salhaketak

Jon Rejado.
Gasteiz
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Langraizko espetxe zaharra irekita mantenduko dutela uste du Salhaketak, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak kartzela berria bukatzean itxiko dela aurreratu arren. Kartzela zaharra hobetzeko «ehunka mila euroko» inbertsioa egin dela azaldu du Salhaketak, eta Cabiecesek aurreko astean egindako adierazpenak hauteskundeen aurreko testuinguruan heldu direla. Bestetik, eraikitzen ari diren kartzela berriaren aldeko «intoxikazio informatiboa» eman dela uste du Salhaketak. Eraikuntza eredua preso egongo direnentzat «laidogarria» dela azaldu du, eta kokapena dela eta, kartzela berria zaharra baino hotzagoa eta hezeagoa izango dela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.