Langraizko espetxean dauden zortzi euskal presoak egin dituzten adierazpenak «interesgarriak eta argigarriak» iruditu zaizkio Eusko Jaurlaritzari. «ETAko kide ohiek indarkeriaren amaiera hain beharrezkoa dela esatea positiboa dela uste dut», adierazi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Noticias taldeak herenegun argitaratutako elkarrizketa batean,preso horiek ETAri exijitu dioteborroka armatua «berehala» amaitzeko , eta ezker abertzaleari eskatu diote «irmotasun handigoarekin» aritzeko.
Halako mezuei ongietorria ematen badie ere, Mendiak esan du Eusko Jaurlaritzak «mezu bakarra» espero duela ETAren aldetik. «Ez dakit ETAk adierazpenik egingo duen edo ez; gai horrekin hiru edo lau hilabete daramagu.Baina espero dugun gauza bakarra indarkeria behin betiko utziko duela esatea da», nabarmendu du Mendiak.
Antzera mintzatu da PPren idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedal. «Ez dugu onartuko ETAren amaiera ekarriko ez duen agiririk».
EAEko PPren idazkari nagusi Iñaki Oiarzabalek, berriz, uste du «ahul» dagoela erakunde armatua eta horregatik ari dela «amaierari buruz hausnartzen».
Langraizko presoen adierazpenak txalotu ditu Eusko Jaurlaritzak
ETAren aldetik armak behin betiko uztea bakarrik espero duela esan du Idoia Mendia bozeramaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu