'KONPROMISO EGUNA'

Laranja koloreak hartu du Bulebarra

Konpromiso Eguna da gaur Donostian, 35/02 eta gazteen aurkako epaiketetan auzipetutakoen alde. "Sententzia "herriak eman duena da".

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 15a
10:35
Entzun

Erronka bota, Baietz Buebarra laranjaz bete!, eta lortu dute. 35/02 eta gazteen aurkako epaiketak salatu eta auzipetuen aldeko ekimenak burutzen ari dira Donostian, Bulebarrean eta Parte Zaharrean. Ekitaldi nagusian, Bulebarra laranja kolorez jantzi dute, kolore horretako elastiko eta globoen bidez. Donostiako auzipetuek hartu dute hitza gero, eta herritarrei zuzenduz, baieztatu dute, epaiketa amaituta, "sententzia herriak eman duena" dela. "Amaitu da epaiketa, orain talka egingo dugu estatuarekin, konfrontazioa, eta desobedientzia zibila erabiliko dugu".

Herritarrek osatu dute gaurko egitaraua: deitzaileek "zer edo zer antolatzeko konpromisoa" hartzeko eskatu zieten herritarrei, eta bete betean jaso dute haien erantzuna. Jasotako ekarpen guztiak koordinatu dituzte webgune baten bitartez, eta egun osorako egitaraua prestatu dute, hainbat gunetan banatuta. "Herritarren konpromisoz osatu da egitaraua; herritarren konpromisoak aterako du aurrera eguna, eta konpromiso berberak geldituko ditu epaiketa politikoak".

Asteazkenean amaitu zen herriko tabernen aurkako epaiketaren ahozko saioa. Gazteen aurkakoa otsailaren hasieran amaitu zen. Guztiak epaiaren zain daude.

Bederatzi dira Donostiako auzipetuak, eta bost, berriz, itxi nahi dituzten tabernak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.