Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku irekietan zein itxietan.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko uztailaren 16a
13:51
Entzun

Gaurtik aitzinera, maskara derrigorrezkoa da toki irekietan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bihartik aitzinera, neurri bera ezarriko dute Nafarroan, eta larunbatean iritsiko da neurri hori Trebiñura. Iparraldean ere gaur jakinarazi du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak maskararen erabilera derrigorrezkoa izango dela, baina, Hegoaldean ez bezala, Iparraldean eremu itxietan bakarrik erabili beharko da. 

Gaztela eta Leongo Juntak gaur bertan hartu du erabakia, maskararen derrigorrezko erabilera arautzeko, eta larunbatetik aitzinera egonen da indarrean. Hala, sei urtetik gorako herritar denek erabili beharko dute maskara Trebiñun, eta derrigorrezko izango da maskara horrek ahoa zein sudurra tapatzea. Kirola egitean eta tabernetan jateko eta edateko orduan kentzen ahalko da. Igerilekuetan eta naturgunetan ere maskaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango, baldin eta pertsonen arteko 1,5 metroko tartea errespetatzen bada. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.