Atzo bukatu zen, Pariseko auzitegi korrekzionalean, Kepa Mirena Suarez, Jon Iurrebaso, Aitor Elizaran, Igor Suberbiola eta Jon Salaberriaren aurka egiten ari den auzia. Suarez eta Iurrebasoren aurka seina urteko espetxe zigorra eskatu zuen prokuradoreak, bost urteko espetxe zigorra Aitor Elizaranen kontra eta launa urte Igor Suberbiola eta Jon Salaberriaren aurka. Horrez gain, Frantziako Estatuan egoteko behin betiko debekua ezartzea eskatu zuen prokuradoreak bostentzat. Jon Iurrebaso bere kabuz joan zen auzitegira, joan den irailaz geroztik libre baitago, osasun arazoak direla medio.
Auzian zehar, Iurrebasok onartu zuen Suarezekin bateraatxilotu zutelarik errepide kontrol batean 2007an, ETAren negoziazio taldeko kideak zirela, Espainiako Gobernuarekin negoziazio betean zeudela, eta hitzartuta zeukatela negoziazio garaian atxiloketarik ez egitea. Frantziako Poliziak kontrolen batean-edo negoziazio taldekoak atxilotzen bazituen libre utziko zituztela ere hitzartua zuten, Iurrebasoren arabera.
Salaberria eta Suberbiola 2008ko maiatzean atxilotu zituzten, Jabier Lopez Peñarekin batera. Lopez Peña ETAko buruzagi politikotzat jotzen dute. Elizaran, berriz, 2009ko urrian atxilotu zuten, Bretainian.
Lau eta sei urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak
Parisen epaitu dituzten bost euskaldunei Frantzian egoteko behin betiko debekua ezartzea eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu