Emakumeen aurkako indarkeria

Lau lagun atxilotu dituzte, euren bikotekideei erasotzea leporatuta

Barakaldon, Bilbon, Basaurin eta Gasteizen izan dira atxiloketak.

2007ko urtarrilaren 22a
15:07
Entzun
Lau gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Bizkaian eta Araban, euren bikotekideen kontrako ustezko tratu txarrengatik. Bizkaian Barakaldon, Bilbon eta Basaurin izan dira atxiloketak, eta Araban Gasteizen.

Barakaldoko gertaerak atzo goizean izan ziren. Mendi kaleko bizilagun batzuek Ertzaintzari deitu zioten, gizonezko bat emaztea jotzen ari zelakoan orroak entzun zituztelako. Ertzaintza hara azaldu zen eta J.V.R. atxilotu zuen (39 urte, Barakaldo). Emakumeak ertzainei esan zien senarrak muturrekoak eman zizkiola; bortizkeria seinaleak zituen. Emakumeak berak zioen lehen ere jo izan zuela gizonak, baina ez zuela parte eman.

Bilbon ere atzo goizean jazo zen erasoa, eguerdian. Han ere ertzainek Izaro Mendia kaleko bizilagunen deia jaso zuten, gizona ematea erasotzen ari zela-eta. Ertzainak bertara azaldu zirenean, emakumeak esan zien senarrak ostikoak jo izan zizkiolako parte sartu zuela-eta, gizonak besoa okertu berri ziola. Emakumea haurdun dago. Ertzainek N.M. atxilotu egin zuten orduan (30 urte, Bilbo).

Basaurin bart izan da atxiloketa. Ertzaintza goizeko hiruretan azaldu da bere etxera, bizilagun batek abisua eman eta gero. J.S.B. atzeman du (36 urte), ustez bere bikotekidea jotzeagatik.

Gasteizen Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo, bere emaztea eta alaba jotzea leporatuta. Ertzainek han ere bizilagunen deia jaso zuten, gizonezkoa erasotzen ari zelako bere familia. Emazteak esan zuen askotan izan dituztela erasoak baina ez dituela salatu. Ertzainek ikusi zuten emazteak eta alabak kolpeak zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.