Bilboko udaltzainek 19 urteko mutil bat atxilotu dute, neska-lagun ohiarekiko urruntze agindua haustea egotzita. Hain zuzen, laugarren aldiz atzeman dute arrazoi beragatik.
Biktimarengandik gutxienez 500 metrora egoteko neurria ezarria dio epaileak mutilari. Neskak salatu du igandean heriotza mehatxua egin ziola hark, etxe atariko tinbrea jota.