Laurogei bat gazte aritu dira krisi ekonomikoaz gogoetan

2013ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Krisi ekonomikoari eman beharreko erantzun eta alternatibei begira gogoetatzen aritu ziren goizarekin laurogei bat gazte. Korsikakoak, katalanak, okzitaniarrak, kurduak eta euskaldunak, nazio ezberdinetako gazte eragileen ordezkariak egon ziren. Ernaiko Irati Sienra ere egon zen hitza hartzen. «Hortik atera den ideia nagusitarikoa da herriz herri eraman alternatiba errealetatik lortuko direla helburu handiak», laburbildu zuen Koldo Etxegarai gazte dinamikako bozeramaileak. Eztabaidan zehar gazteriak ezagutu arazoez eta lurralde antolaketaz aritu ziren hausnarketan. «Lurralde antolaketak desmasia handiak ditu ondorio eta horri erantzun beharraz ere hitz egin dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.