Aurore Martinen Espainiaratzea eragozteko «larrialdiko esku-sartzea» burutzea eskatu dio Nicole Borvo Cohen-Seat Frantziako Lege Batzarreko presidenteordeak François Fillon lehen ministroari. Egunez egun Batasuneko kide zuberotarrari adierazi sostengua azkartuz doa, Paristik geroz eta hurbilago dela.
«Kezkatuta» agertu da, «arrazoi politikoengatik estradiziorik ezin delako burutu». Argi utzi du erabakia ez dela «legitimoa», frantses herritartasuna ukanik eta Frantzian baimendua den alderdi bateko militantea izanik, Frantzian zigortuak ez diren gertakari batzuengatik ezin delako Espainiaratu. Lege Batzarreko presidenteorde izateaz gain, senataria eta Komunista, Errepublikano, Herritar eta Ezkerreko Alderdiko Senatarien Taldeko presidentea ere bada.
Suprefetura aitzinean ikatza
Olentzerok ikatza bota zuen atzo Baionako Suprefetura aitzinean, Batasuneko militantearen aurkako euroagindua gaitzesteko. Protestek egunez egun jarraitzen dute. Gaur Baionan 17:00etan, Maulen 18:00etan eta Senperen 11:00etan eginen dira elkarretaratzeak. Alternatiba Sozial eta Ekologikoaren Aldeko Federazioak ere elkartasuna adierazi dio.
Lege Batzarreko presidenteordea «kezkaturik» da
Aurore Martinen Espainiaratzea eragoztea eskatu dio Frantziako lehen ministroari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu