Lege murriztaileagoetan, abortu eta heriotza gehiago

2013ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Abortua debekatzea edo zigortzea ez da estrategia egokia haurdunaldi eteteen tasa jaisteari begira. OME Osasunaren Mundu Erakundeak The Lancet aldizkari medikoan iaz argitaratutako ikerketa baten arabera, lege murriztaileek ez dute lortu abortu kopurua gutxitzea, baina bai emakumeen osasuna arriskuan jartzea: haurdunaldia etetea legez kanpokoa izan edo oso mugatuta egon arren, andrazkoek abortatu egiten dute behar hori baldin badaukate, bide klandestinoetara jo behar badute ere.

2008an 47.000 emakume hil ziren munduan, haurdunaldia etetean izandako konplikazioen ondorioz. Txostenaren arabera, aurreko hamahiru urteetan izugarri igo zen ebakuntza arriskutsuen kopurua: munduko abortuen %49tan jartzen da arriskuan emakumearen bizitza. «Trebakuntza nahikoa ez duten pertsonek egiten dituztelako, eta gutxieneko eskakizun medikoak betetzen ez dituzten lekuetan egiten dituztelako».

Legezkotasunaren eta segurtasunaren arteko lotura zuzena egin du azterlanak: «Ebakuntzak seguruagoak dira abortua baimendutako herrialdeetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.